Goiena telebistak eguenean, hilak 10, estreinatuko du Bizi Gipuzkoa! saio berria, 21:30ean eta 23:30. Lehenengo saioan, Urola Kosta ezagutuko dute; arraun surfean Oria ibaiaren jaitsiera egin ostean, Aginaga auzoko bitxikeriak ezagutuko dituzte.
Gipuzkoako lurraldeak aukera zabala eskaintzen du aisialdirako. Gertuan denetarik dugu egun zoragarria pasatu eta gure inguruak ezagutzeko. Hau inork baino hobeto daki Julen Landaluze aretxabaletarrak, eta horixe erakustera dator saio honekin. Zaldian ibili, mendi ibilaldiak, arraun surfa... Gainera, etxetik gertu.
Goiena telebistak eguenean, hilak 10, estreinatuko du Bizi Gipuzkoa! saio berria, 21:30ean eta 23:30. Lehenengo saioan, Urola Kosta ezagutuko dute; arraun surfean Oria ibaiaren jaitsiera egin ostean, Aginaga auzoko bitxikeriak ezagutuko dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.