Hasi dute denboraldia kadete zein gazte mailako bailarako txirrindulariek. Kadeteen lehen lasterketan, Beasainen, Beñat Iñarra Bolintxo Okindegia-Lanako txirrindulari aramaioarrak lehen postuan gurutzatu zuen helmuga. Gazte mailan, eta joan zen astean Aimar Madina oñatiarra podiumetik postu bakarrera gelditu ostean, arantza atera zuten Ulmako txirrindulariek: Aimar Errasti antzuolarra hirugarren sailkatu zen Errenterian.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.