Arlo humanitarioan izaten ari den eraginaz harago, Ukrainako gerrak ekonomian izan ditzakeen ondorioek ere kezka piztu dute. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak euskal klusterretako ordezkariekin egindako bileran azaldutakoaren arabera, lehengaien eta energiaren prezioak; banatzaileekiko tentsioak; finantza-eskemetan eragina; eta animo eta konfiantzan kolpea dira kezka komunak euskal enpresa guztientzat.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.