Herri hezitzaileen sarea, Oinherri, handitzen eta saretzen doa. Hamar urte dira jaio zela, eta ordutik formakuntzak, jardunaldiak eta askotariko dibulgazio materiala sortu edo egin dituzte. Laster dator 8. liburuxka, azken urtebetean Hiritik At egitasmoarekin egindako lanaren emaitza. Egun osoko jardunaldia ere prestatu dute martxoaren 26rako, Baztanen. Debagoienean, Bergara eta Oñati dira herri hezitzaileen sareko kide. Oinherriko komunikazio arduraduna da Iker Agirre arrasatearra.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.