Bada denboratxo bat TicketBai egitasmoari buruz entzuten ari garela. Hiru Foru Aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren proiektua da, eta iruzur fiskalari aurre egiteko neurri moduan aurkeztu dute. Indarrean jartzen den unetik jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek fakturazio-software bat erabili beharko dute. Badira aldaketak, esaterako, hasiera batean jakinarazitako epeei dagokienean. Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea informazio batzarrak egiten ari da herriz herri. Atzo bertan Arrasaten izan ziren. Ane Ruiz Pozuetak laburbildu ditu jakin beharreko nagusiak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.