Espetxeratuak izan diren gizonezko erasotzaileek jasotzen dituzten tratamendu psikosozialak izan ditu hizpide Ordeñanak, kondena betetakoan portaera egokiak eduki ditzaten. Modu horretan presoen bergizarteratzea ehuneko zati handi batean betetzen dela azaldu du: "Hala ere, tratamendu horiek ez dira ezagunak, hein handi batean, Espainiar estatuak ez duelako behar beste inbertitzen"
Tratu txarrak jasan dituzten emakumeekin ere sarri elkarrizketatu da, eta dio gehienak ez direla "juridikoki babestuta sentitzen". Horregatik, kritiko azaldu da epaileek, gizonezkoek bereziki, jokatzen duten rolarekin, beraiek direlako genero indarkeri kasuak ez errepikatzeko neurriak hartzea bermatu behar dutenak. Genero indarkeria ez gutxitzea gizartearen porrota baino, Estatuaren porrota dela adierazi du, "eskuineko politikarien jarrerak oso kaltegarriak" direla mahai gaineratuz.
Horrekin batera, azken 20 urteetan genero indarkeriaren arloan aurrerapauso handiak eman direla adierazi du, "1/2004 lege organikoa eta gizartearen mobilizazioa masiboak" aintzat hartuta.