Euskadi fundazioak atzo aurkeztu zituen ofizialki denboraldi honetarako taldeak. Aurten sei debagoiendar izango dira proiektuan. Emakumezkoen Laboral Kutxa-Euskadi taldean Olatz Gabilondo bergararra, eta Aretxabaletako Xubane Garai eta Garazi Estevez. Gizonezkoen 23 urtez azpiko taldean –Laboral Kutxa-Euskadi– izango da Danel Casais oñatiarra. Eta Euskaltel-Euskadiri dagokionez, Mikel Aristi eta Julen Irizar izango dira ibarreko erreferenteak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.