Nikaraguako elkartasun proiektuetan lanean diharduen AMSOGRA elkarteak 20 urte betetzen ditu aurten. Gobernuz kanpoko elkartea da, eta Arrasaten du egoitza. Debagoieneko hainbat udaletxek eta eragilek diruz lagundutakoak dira Nikaraguan burututako proiektuetako asko. Esaterako, 2007tik finantzatzen du Santa Amalia osasun zentroa Arrasateko Udalak, eta Santa Rosako haur eskolaren konponketa lanak lagundu ditu diruz Bergarako Udalak. AMSOGRAko ordezkaria da Iñaki Agiriano.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.