Leintz Gatzagan, Zuhaitz eguna ospatu zuten, zapatuan. Herriko gaztetxoak altxorraren bila jokoa egin zuten lehenbizi, eta ostean landatu zituzten zuhaitzak. Aretxabaletan, berriz, UDAren 75. urteurrenaren barruan, aretxak landatu zituzten Otala Zelain eta Ibarra futbol zelaiaren ate aurreko berdegunean. Azkenik, Antzuolan, iaz Pirritx, Porrotx eta Marimototsek oparitutako gereziondoa landatu zuten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.