KoopFabrikaren jardunaldi berezia egingo du, bihar, Arantzazun. Lurraldeak eta kooperatibak. Katalunia eta Euskal Herriko esperientziak izenburupean Kataluniako eta Euskal Herriko esperientzia kooperatiboak izango dira mahai gainean, eta lurraldetasun ikuspegiari garrantzi berezia emango zaio. Elkarrengandik ikasteko helburuarekin, azken urteetan Katalunian abian jarritako politika publiko berritzaileak izango dira jardunaldiaren erdigunean. Generalitateko Ekonomia Sozialeko zuzendari nagusi Josep Vidal hizlarien artean izango da, esaterako. Arianne Kareaga KoopFabrikako kide eta Mondragon Unibertsitateko Lanki ikertegiko ordezkaria da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.