Urtzi Urizar Giraldo: "Batez ere, eta askogatik, kimioterapia tratamendua izan zen niretzat gogorrena"

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko ots. 15a, 20:03

Haur Minbizidunen Nazioarteko Eguna da otsailaren 15a. Gertutik ezagutu dute haur minbizia Arrasateko Urizar Giraldotarrek. Hamaika urte betetzear zela jaso zuen Urtzik diagnostikoa. "Amildegi baten sentsazioa" eta "sokarik gabeko horma bertikala" aipatzen ditu Jasone Giraldok –ama– prozesu hasierari buruz galdetuta. Urtzik, orain, 21 urte ditu.

Baikortasun mezua zabaldu gura nahi izan dute ama-semeek Haur Minbizidunen Nazioarteko Egunean. Bizi izandako esperientziatik baikortasunari eusteko eta dagoen itxaropenari heltzeko gomendatu diete antzerako egoera batean dauden gaixoei eta familiei.

Aspanogi elkartearen lana goraipatu dute, eta baliabideak eskatu dituzte minbiziak tabu izateari uzteko eta, batez ere, ikerketarako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak