Osasun larrialdi egoera indargabetzeak ostalaritzari egingo dio mesede

Hasier Larrea 2022ko ots. 15a, 17:07

Atzo, astelehena, indargabetu zuten EAEn osasun larrialdi egoera. Beraz, jada ez dute balio aurreko dekretuan jasotako neurriek, hala-nola ostalaritza gaueko ordubatetan ixtea, %60ko edukiera muga, gehienez hamar lagun batzeko araua eta barran kontsumitzeko debekua.

Kultura zein kirol ekitaldi jendetsuek, bestalde, %85eko aforoa izango dute kanpoaldean, eta %75ekoa barrualdean. Orain Udalei dagokie ekitaldien gaineko erabakiak hartzea, eta Osasun Sailak agindu die udalerriek 100.000 biztanleko laurehun kasuko intzidentzia metatua gainditzen badute, ez baimentzeko ekitaldi jendetsurik –bailarako herri guztiak daude gaur-gaurkoz egoera horretan–.

Espazio itxietan derrigorrezkoa izaten jarraituko du maskararen erabilerak. Seigarren olatua azkena izaten ez bada, Jaurlaritzak ez du baztertzen etorkizunean berriro osasun larrialdia indarrean sartzea edo neurri murriztaile berriak aplikatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak