Astea bete zen atzo Pello Zabalari azken agurra egin zitzaiola, Arantzazun. Egunerokora itzuli dira, nolabait, Arantzazun bizi diren 22 frantziskotarrak, baina hutsune handia sumatzen dutela aitortu du Joxe Mari Arregi probintzialak. Pello Zabalak ondare handia utzi du. Bildu, sailkatu eta herriaren esku egon dadin nahiko lukete frantziskotarrek. Arantzazuren etorkizunari buruz ere hitz egin du Arregik Hemen Debagoiena saioan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.