Gorka Zubizarreta: "Euspot lehiaketaren erronka, aurten, kooperatibismoaren baloreak zabaltzea da"

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko ots. 9a, 09:50

Euskarazko spot lehiaketa da Euspot, eta martxan da 11. edizioa. Helburua, aurten, gazteak kooperatibismora gerturatzea eta kooperatibismoa balioan jartzea da. Gehienez ere 30 segundoko iragarkiak sortu behar dira parte hartzeko. Sei sari daude jokoan; guztira, 3.000 eurotik gora. Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua da babesle nagusia aurten. Hemen Debagoiena saioan izan dira Arteman komunikazio agentziako Gorka Zubiarreta eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko idazkari nagusia Belen Balerdi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak