Bigarren astez jarraian, Gizonezkoen Erregional Ohorezko Mailako derbia jokatu zen Agorrosinen. Oraingoan, Aloña izan zuten aurkari mahoneroek. Gol aukeraren bat edo beste izan zen arren, intentsitatea eta lehia joko onari gailendu zitzaien; are gehiago geldikako jokaldi batek etxekoen alde balantza desorekatu ostean. Azpiazuren gola erabakigarria izan zen azkenean (1-0).
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.