HEMEN DEBAGOIENA

John Andueza: "Niretzat poz handia izan da 'Zipriztinak' bideo-sorta egiteko enkargua"

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko otsailaren 2a

Euskal Idazleen Elkarteak Zipriztinak bideo-sorta ekoiztu du, eta John Andueza arrasatearrak egin ditu zuzendari lanak. Ipar Euskal Herriko bost idazle dira protagonista bideo-sorta horretan: Amets Arzallus, Bea Salaberri, Nora Arbelbide, Egoitz Zelaia eta Katixa Dolhare.

Idazleak gertuagotik ezagutzeko aukera ematen duten pilulak dira non gogoeta pertsonalak eta idazketari lotuta esperientziak azaltzen dituzten. Bost bideoak ikusgai izango dira Goiena telebistan hurrengo egunetan. Amets Arzallusekin egindakoa, lehenengoa, aurkeztu digu John Anduezak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak