Bi ikasturte dira MONDRAGON ZTIM HUB ekimena martxan dela. ZTIM bokazioak (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) sustatzeko egitasmoa da. Debagoiena mailan ikastetxeen eta enpresen mahaiak lanean dira dagoeneko, eta Debagoieneko HUB guneak erreferente izan nahi du hurrengo zabalduko diren guneetarako. Goierri izan daiteke hurrengoa. Mondragon Goi Eskolako Orientazio koordinatzaile Maite Anaya Rodriguezek eman ditu xehetasun gehiago.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.