Arrasate-Ordizia errugbi taldeko Irene Dolara eta Iana Garmendia izan ziren Harmailatik saioan Xabi Urzelairekin solasean. Talde sortu berria da zuri-moreena, bailarako herri ezberdinetako jokalari hasiberriez osatua, eta emaitzei beste perspektiba batetik begiratzen diete; errugbian ikastea eta errugbiaz gozatzea da helburua. Proiektura neska gehiago batzea dute xede.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.