Errepideetan elurra edota izotza egingo duenaren oharra 3 egunetako aurrerapenarekin luzatu ohi du Larrialdietako Meteorologia zerbitzuak. Ostean, beste bide batzuk erabiltzen diren, informazioa herritarrengana helarazteko. Besteak beste, autobideetako informazio panelak eta Twitter sarea.
Informazio bide horiek erabiltzen dituzte, era berean, izotza dagoenean, errepidean nola gidatu behar den gomendatzeko. Martxa laburrak erabiltzea, eta izotz-plaka baten gainean, galga ez erabiltzea aholkatzen dute. Azken kasu horretan, ibilgailuari inertziaz aurrera egiten uzteko gomendioa ematen dute.