HARMAILATIK

Eusko Label Txapelketako jardunaldi bikoitza, bailarako lau pilotarirekin

Jon Irizar Aranguren 2022ko urtarrilaren 25a

Ados Pilotak antolatutako Eusko Label Txapelketako bi jardunaldi jokatu ziren asteburuan bailaran. Txapelketa nagusian, Maddalen Etxegarai Zelaia eta Uxue Oses Egaña pilotari oñatiarrak ari dira, eta biek ala biek garaipena eskuratu zuten egubakoitzean Oñatiko Zubikoa Kiroldegian jokatutako neurketetan. Domekan, aldiz, promozio mailan ari diren Leire Galeano Mondragon antzuolarraren eta Maddi Berrocal Santos bergararraren txanda izan zen; elkarren aurka neurtu zituzten indarrak, eta Rodriguezekin bikote eginaz, lehenarentzat izan zen garaipena. Promozio mailako finalerako txartela eskuratu zuten, gainera. Hona asteburuak emandakoaren laburpena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak