Inor ase ez zuen berdinketa UDA eta Aloñaren artean (1-1)

Jon Irizar Aranguren 2022ko urt. 25a, 15:00

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Mailako bigarren itzulia hasi zen asteburuan. Lehen jardunaldian gertatu bezala, UDA eta Aloña izan ziren parez pare; Azkoagainen aretxabaletarrak izan ziren nagusi (1-2), baina Ibarran, aldiz, puntu banarekin konformatu behar izan zuten bi taldeek (1-1). Protagonisten adierazpenei kasu eginda, berdinketak ez zuen inor ase. Etxekoak, gehiago izan eta ate aurreko aukerak aprobetxatu ez izanaren penaz amaitu zuten neurketa; kanpokoek, aldiz, markagailuan aurrea hartu eta eusteko gai ez izanaren nahigabeaz. Bergararen eta Real Unionen aurka izango dute, hurrenez hurren, arantza ateratzeko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak