Lehenengo aldiz, areto futboleko Hirugarren Mailan Debagoieneko derbia jokatu zen zapatuan Manuel Muñoz kiroldegian: Eskoriatza-Mondrate. Berezia izan zen norgehiagoka, maila honetako lehena izateaz gain, zalerik gabe jokatu zelako eta emaitzak ere datu berezi bat utzi zuelako; partidu ofizial batean, lehen aldiz garaitu zuten arrasatearrek eskoriatzarrak (2-3). Intentsitate handiko norgehiagoka izan zen, detaile txikietan erabakia. Hobeto hasi ziren etxekoak, eta lehen zatian eta aldageletatik bueltan sartutako gol banarekin aurre hartu zuten markagailuan. Moreek, baina, ez zuten etsi, eta zazpi minutuan buelta eman zioten neurketari.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.