Apirilaren 10ean itzuliko den Arrasate-Udalatx lasterketa, gertutik

Jon Irizar Aranguren 2022ko urt. 25a, 09:30

1.092 egunen ostean, udaberriko oporren atarian itzuliko dira mendi lasterkariak Udalatx eta Besaide inguruetako mendi bideetara; 2020ko etenaren eta 2021eko edizio birtualaren ostean, apirilaren 10ean egingo da Arrasate-Udalatx mendi lasterketaren 6. edizioa. Ganix Lasa Mondraitz kirol klubeko kidea izan zen Harmailatik saioan Xabi Urzelairekin solasean. Besteak beste, lasterketaren nolakotasunaz, antolakuntzaz, moldaketez, desirez, zein izen-emateez aritu ziren hizketan, eta Lasak adierazi bezala, helburu argi batekin eman dute berriz itzultzeko urratsa: "2019ko irudi zaharrak errepikatzea". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak