Euskal Herriko Pentsionisten Mugimenduak deituta manifestazio jendetsuak izan ziren zapatuan Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta hainbat herritan. Lau urte dira pentsionistak kalera irteten hasi zirela hainbat aldarrikapen egiteko. Lorpen batzuk egin dira, baina eskari nagusiak erantzunik gabe jarraitzen dutela-eta kalera irteten jarraituko dutela adierazi dute. Arrasateko pentsiodunen mugimenduko kidea da Juanito Saizar. Azaldu du aurrerantzean ere astelehen oro elkartuko direla elkarretaratzeetan. Gizarte osoarendako diren aldarrikapenak direla azpimarratu du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.