Asteburuan ekin zion Fagor Professional Aloña Mendik Euskal Ligako igoera faseari. Ereintza izan zuten aurkari, eta lehen fasean oñatiarrek birritan garaitu bazituzten ere -bietan gol bakarragatik-, Oarsoaldera joan ziren Igoera Fase honetako lehen bi puntuak (27-28). Errenteriarren bakarkako kalitateak eta atezainaren lanak desorekatu zuten balantza; etxekoek nekez gelditu zituzten lehen lerroko jokalarien barneraldiak zein hegalekoen jaurtiketak, eta ate aurrean ere kamuts aritu ziren partidaren une askotan. Nahi eta ezinean aritu arren, izan zuten punturen bat urratzeko aukera; azken jokaldian, baina, kanpotarren erabaki taktiko batek eta atezainaren geldituak bertan behera utzi zuten etxekoen ahalegina.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.