Azken bi jardunaldietan Gasteizen eta Donostian galdu ostean, garaipenen bidera itzuli zen Mondragon Unibertsitatea domekan. Zarauzko Ulacia taldea izan zuten aurkari, eta une oro markagailuan aurretik joan arren, lehia estu eta borrokatua izan zen Iturripekoa; hots, lehen hamar minutuetan eskuratutako 7 puntuko aldea kudeatu zuten Eneko Mataren mutilek gainerako hiru laurdenetan, 82-76ko emaitzarekin denboraldiko 11. garaipena lortzeraino. Hirugarren dira uneotan sailkapenean, eta zapatuan Leioara egin beharko dute bisita; lehen itzulian 15 puntuko aldearekin garaitu zituzten bizkaitarrak (74-59).
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.