Nola kudeatu pantailak haurrekin izenburupean bi hitzaldi antolatu dituzte elkarlanean Arizmendi ikastolak eta Huhezik. Zapatu honetan egingo dute lehenengoa eta hurrengo zapatuan bigarrena. Hezkuntza eta komunikazioan doktorea den Amaia Arroyo Sagastak egingo ditu gidari lanak.
Pantailen erabileraren gaineko gakoak emango ditu adituak. Erabaki kontzienteak hartzeari ematen dio garrantzia eta umezurtz digitalak saihestu beharrari.