Derbi lehiatu baten ostean, Aloñarentzat urteko lehen puntuak (3-0)

Areto futboleko Gipuzkoako bigarren mailako denboraldiko lehen derbia jokatu zuten zapatu arratsaldean Ingou Coinbroker Aloñak eta Eskoriatzak. Gabonetako geldialdiaren osteko lehen norgehiagoka izan arren, lehiatua izan zen partidua, fisikoa. Etxekoek eskoriatzarrek baino gol aukera gehiago izan zituzten, eta ate aurrean ere finago arituta, Zubikoan gelditu ziren hiru puntuak harmailak bete zituzten herritarren pozerako (3-0). Lehen itzulia amaitzeko bi partiduren faltan, bosgarren dira sailkapenean oñatiarrak (21 puntu), eta azken aurrenak, berriz, eskoriatzarrak (7 puntu).

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.