Ate aurrean barkatuta, berdinketarekin konformatu behar izan zuen UDAk (2-2)

Jon Irizar Aranguren 2022ko urt. 11a, 12:15

Euripean, gizonezkoen Erregional Ohorezko Mailako 16. jardunaldiko neurketa jokatu zuten Ibarran UDAk eta Urolak domeka arratsaldean. Azken lau neurketetan puntu bakarra bilduta, garaipen gosez irten ziren etxekoak zelaira. Aukera asko izan zituzten Unai Calzonen mutilek lehiaren hastapenean, baina bi minutuan, kolpe bikoitza eman zuen jaitsiera postuetan dagoen Urolak (0-2). Atsedenalditik bueltan ahalegindu ziren aretxabaletarrak estutzen, eta lortu zuten, gutxienez, Unanue eta Zuazuaren golekin markagailua berdintzea. Datorren astean Lezon izango dute arantza ateratzeko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak