Abian dira beherapenak "saltzeko itxaropenarekin"

Miren Arregi Amasorrain 2022ko urt. 10a, 14:57

Saltzeko gogoz eta esperantzaz hartu dituzte merkatariek beherapenak. %20ko, %30eko zein %50eko deskontuak izango dituzte produktu askok eta askok datozen bi hilabeteotan euren establezimenduetan.

Gabonetako kanpainaren ostean, produktuei irteera ematen jarraitzeko modua dira beherapenak saltokiendako. "Esperantza beherapenetan" dute orain, izan ere, sentsazio orokorra da, abendua "makala" izan dela. Koronabirusaren intzidentzia handiak eragina izan du, eta orokorrean, abendua txarra izan dela azaldu du Arrasateko Ibai Arte elkarteko presidente Ion Apraizek. Halere, badira baikortasunari eutsi gura diotenak.

Urtarrilaren 7an hasitako beherapenek bi hilabeteko iraupena izango dute, eta esan bezala, hor dituzte saltzaileek esperantzak jarrita. Halere, diote, orain, beherapenak, ez direla garai baten zirena. Hainbat arrazoi egon litezke horren atzean eta horietako bat izan daiteke, gaur egun urtean zehar ere egiten direla bestelako kanpainak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak