Eskola-kirolei dagokionez, berriz, soilik entrenamenduak egingo dira, ez lehiaketak, eta ahal dela, kanpoaldean edo ondo aireztatutako barrualdeetan. Neurri hori urtarrilaren 28ra arte izango da, egun horretara arte ez da eskola kirolieko lehiaketarik egingo Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban. Horrela erabaki dute Aldundiek. Hezkuntzako protokolo egokitu hau noiz arte izango den, baina, ez dago zehaztuta.