Urtarrilaren 18an jarriko da martxan Beasain-Bergara autobideko bidesaria

Imanol Beloki Unamuno 2022ko urt. 10a, 15:01

Beasain eta Bergara artean A-636 autobideko bidesaria 2022ko urtarrilaren 18an sartuko da indarrean. Bidesaria ordaintzea nahitaezkoa izango da ibilgailu motordun guztientzat, motozikletak salbuetsita, eta Abiatu, Via-T edo ibilgailuaren matrikula banku-txartel bati lotu beharko da. Hala ez bada egiten, abisu bidez jakinaraziko zaie lehenbizi gidariei, eta isunak ere iritsi daitezkeela adierazi dute Aldunditik.

A-636 autobidean ez da sarrerako edo irteerako ordainketa-kabinarik izango. Hala, teleordainketa gailurik ez duten biztanleei bideratuta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren informazio kanpaina martxan da, eta Debagoienean, Bergaran eta Antzuolan izango dira aurrez-aurreko informazio-guneak herritarren zalantzak argitzeko asmoz.

Aurrez-aurreko informazioa

Bergaran: Ondartzako kontrol-zentroan, AP-1 errepidearen sarreran, goizez; eta udaletxean, arratsaldez izango dira aurrez-aurre informazioa eskaintzen, urtarrilaren 19an. Eta  Antzuolan: udaletxean; urtarrilaren 10ean (gaur) eta 26an. Ordutegia: goizez, 9:30etik 13:30etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara bitartekoa izango da.

'Free-flow' ordainketa sistema

Ordainketa-kabinarik ez denez egongo, Bergara eta Beasain arteko A-636 autobideko erabiltzaileen erabilera kobratzeko free-flow izeneko sistema adimenduaren alde egin du Aldundiak,  hau da, errepidean zehar jarriko diren hiru arku edo atarien bidez ordainketa autoa gelditu gabe, automatikoki egiteko sistemaren alde.

Abiaturekin, Via-T-rekin edo ibilgailuko matrikula banku-txartel batekin lotuta egin beharko dira; Aldunditik zehaztu dute, baina, azken horrek ez duela deskontuetarako aukerarik ematen.

Deskontuei dagokienez, Abiatu gailuari esker, beherapen progresiboak lortu daitezke: % 25etik % 75era, hilean egiten den ibilbide-kopuruaren arabera. Gainera, hilean 33,37 euroko gastu topea izango du Gipuzkoako autobideetan eta 49,30 eurokoa Bizkaiko AP-8an eta Arabako AP-1ean, Aldunditik adierazi duten moduan.

Abiatu-ren eskaera egiteko

Abiaturen eskaera edo matrikula banku-txartel bati lotzea bide telematikoz egin daiteke Bidegiren webgunean www.bidegi.eus webgunean egin daiteke edo aurrez aurre Aritzetako Bezeroaren Arreta Zerbitzuan –izen bereko zerbitzugunean, GI-20 errepidean, 14,800 KPan–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak