HEMEN DEBAGOIENA

Uxue Lazkano: "Iktus bat aurretik edukitzeak hilkortasun tasa handiagoa ematen du koronabirusa harrapatuz gero, batez ere 60 urtetik beherakoetan"

Larraitz Zeberio Lekuona 2021eko abenduaren 22a

Bost urte dira Uxue Lazkano (Bergara,1995) Bartzelonan bizi dela. EHUn Biokimikako eta Biologia Molekularreko gradua eginda joan zen hara, Bioinformatikako master bat ikastera. Pandemia hastean, Hospital del Mar-en zebilen lanean; orain, AQuAS agentzia publikoan dabil. Bi erakundeen elkarlanaren fruitua da iktusen eta COVID-19aren arteko harremana aztertzen duen ikerketa.

Ondorio nagusia da iktus bat izan duten 60 urtetik beherakoak arrisku faktore berezikoak direla; izan ere, koronabirusa harrapatuz gero, hiltzeko arriskua hiru aldiz handitzen da. Stroke aldizkarian argitaratu dituzte Lazkano kide izan den ikerketaren emaitzak. Pandemia baten erdian eta datu biziekin egin du lan bergararrak. Esperientziaren berri eman du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak