Bidasoaren bi aldeetako herritarren artean harremanak garatzea eta saretzea helburu, eta errugbia aitzaki gisa hartuta, emakumezkoen lehen Euro Challenge lehiaketa antolatu du Euroeskualdea erakundeak. Mojategin jokatu zen finala domekan, eta Donostiako Termas Bera Bera eta Iruñeko La Unica aritu ziren nor baino nor gehiago. Gipuzkoarrak hobeto zelairatu ziren arren, ez zuten entsegu edo transformaziorik lortu, eta partiduak aurrera egin ahala nafarrak joan ziren gailentzen; azkenean, 19-0, eta Iruñera lehen txapelak. Akitaniako Peyrehorade-Tartas-Chalose eta Lapurdiko Biarritz-Hasparren taldeek ere hartu dute parte txapelketan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.