Taldeko kide eta Txapime enpresako arduradun Mikel Loitik datu eguneratuak ere eman ditu. Sorreratik 2.600 erreferentzia eta 3.086.000 euroko fakturazioa erregistratu dituzte. 2021ari dagokionean, 617 erreferentzia eta 780.000 euroko fakturazioa lortu dituzte oraingoz. 30 laguneko lantaldea osatzea dute helburu. Ateak zabalik dituztela jakinarazi du Loitik.
BNI Aukera Debagoiena taldearekin harremanetan jartzeko kontaktua honakoa da: bniaukera@gmail.com