Derbi orekatu eta borrokatua jokatu zen zapatuan Iturripen. Mugarri Ingouk ezarri zion erritmoa lehiari, eta deseroso aritu ziren oñatiarrak, oinarri duten trantsizio eta talde jokoa egin ezinda. Letonaren gidaritzapean eta Lizarralderen geldituekin, hortzak erakutsi zizkion Arrasatek Aloñari, eta markagailua berdinduta heldu zen azken bost minutuetara. Kale edo balekoan, baina, gehiago izan ziren Fagor Industrialeko mutilak (22-24).
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.