Euri jasen ondorioz, Aramaioko errekak gainezka egin du, eta ura sartu da udaletxeko sarrerara eta plazara. Udaletxeko sarrera garbitzen ibili dira goizean. Arrasaten ere, oso hazita doaz Deba eta Aramaio ibaiak. Musakolan, esaterako, tailer batean sartu da ura eta San Andres auzoan, Deba ibaiaren ondoan dauden ortu batzuk ere kaltetu ditu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.