Piotr Motyka akordeoilari poloniarrak irabazi du Arrasate Hiria Nazioarteko Lehiaketa

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko abe. 7a, 10:55

Hiru egunez akordeoi doinuak izan dira protagonista Arrasaten. Atzo egin zuten sari banaketa ekitaldia Amaia antzokian. Gipuzkoako lehiaketako sariak ere banatu zituzten bertan.

21 urteko Piotr Motykak irabazi du 2021eko Arrasate Hiria Nazioarteko Akordeoi Lehiaketa. Punta puntako sei akordeoilari lehiatu dira bertan zapatutik astelehenera eta atzo egin zuten sari banaketa Amaia antzokian. "Ez nuen irabaztea espero eta sari garrantzitsua da zalantzarik gabe. Lehiaketa honetan lehiatik harago giro paregabea dago eta hori ere asko estimatzen dut", esan zuen Motykak saria jaso eta Ravel konposatzailearen pieza bat eskaini ostean.

Motykak 46,90 puntu lortuta jantzi zuen txapela. Oso estu joan ziren puntuazioak. Bigarren saria bielorrusiako Maryia Arolek jaso zuen 46,74ko punturekin. Hirugarren saria, berriz, Yilin Han txinatarrarendako izan zen; puntuazioa 46,53.

Gipuzkoako lehiaketa

Ekitaldi berean banatu ziren Gipuzkoako lehiaketako sariak. Haurren kategorian Andrian Tenias nagusitu zen, gazteen kategorian Ibon Asua eta senior mailan Jessica Reis. Hirurek jo zuten pieza emanaldian.

Bitartean folk taldeak eta Ttarla dantza taldeak girotutako emanaldia izan zen. SUDC elkarteak ere eman zuen sari bat; akordeoilari jatorrenaren saria, hain zuzen ere. Marta Cubasek jaso zuen.

Balorazio oso positiboa

Hauspoz elkartetik gustura agertu dira 2021eko ekitaldiak emandakoarekin. "Pandemia kontuak tarteko iaz ezin izan genituen lehiaketak egin. Aurten prebentzio eta segurtasun neurri askorekin, baina egin dugu eta oso garrantzitsua da guretzat. Eskertzen dugu etorri diren parte-hartzaile guztien inplikazioa eta baita ere bidean lagun izan ditugun erakundeena. Eta ez ditugu ahaztu nahi arrazoi ezberdinengatik etorri ezin izan direnak egon badirelako lehiaketarako programak prestatu eta konfinamenduak direla-eta etortzerik izan ez dutenak".

 

Jessica Reis

Adrian Asua.

Adrian Tenias.

 

SAILKAPENAK

 

. Naziorteko lehiaketa

1. Piotr Motyka (Polonia) - 46,90 puntu.

2. Maryia Arol (Bielorusia) - 46,74 puntu.

3. Yilin Han (Txina) - 46,53 puntu.

. Gipuzkoako lehiaketa, senior kategoria

1. Jessica Reis - 46,96 puntu.

2. Juan Matias - 46,46 puntu.

3. Julen Murga - 44 puntu.

. Gipuzkoako lehiaketa, gazteen kategoria

1. Ibon Asua - 23,58 puntu.

2. Naroa Otamendi - 22,92 puntu.

3. Gabriel Dominguez - 22,67 puntu.

. Gipuzkoako lehiaketa, haurren kategoria

1. Adrian Tenias - 23,04 puntu.

2. Enar San Emeterio - 22,13 puntu.

3. Leire Valleriena - 22 puntu.

3. Dante Augusto Gonzalez - 22 puntu.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak