Txapelketa martxoan zen jokatzekoa, Espainiako txapelketa baino lehenago. Pandemia kontuak tarteko, ordea, atzeratua izan zen eta gaur lehiatu dira Euskadiko hiru federazioetako karatekak Aretxabaletako Ibarra kiroldegian.
Hasieran batean aurreikusitakoa baino parte-hartze txikiagoarekin jokatu da txapelketa. AP1 autobidean gaur goizean izandako luiziak, Kordoban egin den karate kontzentrazioak eta lesioek eragin nabarmena izan dute. Parte-hartzaileen erdiak inguru kale egin du.
Debagoiendarrek hiru domina
Kata eta kumite modalitateak jokatu dira. Bizkaiak hamasei domina eraman ditu, Arabak sei eta Gipuzkoak lau. Gipuzkoako karateken artean izan dira Aretxabaletako Odei Vazquez eta Joanna Perez eta Arrasateko Josu Madinabeitia. Vazquezek hirugarren egin du 67 kilotik beherako gizonezkoetan, kumite modalitatean. Joanna Perezek bi domina jaso ditu; hirugarren egin du emakumezkoek jokatutako kata modalitatean, eta hirugarren, baita ere, kumite modalitateko 61 kilotik beherako emakumezkoetan. Josu Madinabeitia arrasatearra laugarren sailkatu da 67 kilotik beherako gizonezkoetan, kumite modalitatean.
“Parte hartzaile asko ez dira etorri, baina maila oso ona egon da. Jende asko dago une oso onean dagoena. Lander Orbea bizkaiarra, esaterako, Dubain jokatu den munduko txapelketan izan da duela hiru aste. Ni haserre nago nire buruarekin. Gauzak ez zaizkit uste bezala atera. Hirugarren egin dut eta helburua zen finalera iristea final horretan kategoriako onenaren kontra lehiatzeko. Lehenengo errondan tokatu zait beraren kontra aritzea, eta mentalki behera egin dut. Fisikoki ere ez dut nire burua ondo ikusi. Ez da izan nire eguna”.
Joanna Perez aretxabaletarrak ere ez zegoen pozik txapelketan egindako lanarekin. “Domina hobeak lortzea espero nuen. Nire maila hobea da. Gaur, hemen, ez dut eman. Kumite modalitatean potentzia eta erreflexu hobeak ditut. Hobetzea eta maila igotzea behar dut”, esan du txapelketa amaieran.
Hurrengo astean izango dute maila hobea erakusteko aukera. Lehendakari Saria jokatuko da Bizkaian eta Gipuzkoako selekzioarekin lehiatuko dira.
Gaurko sari banaketari dagokionean ondoren dago jasota sailkapena. Sariak banatzen hasi aurretik antolatzaileek Juan Murillo eta Gustavo Arizmendi omendu dituzte oroigarri bat emanez.
TXAPELKETAKO EMAITZAK
KATA MODALITATEAN
Emakumezkoak
-
Leire Garcia (Bizkaia)
-
Ainhize Pklatas (Bizkaia)
-
Marta Rodriguez (Bizkaia)
-
Joanna Perez (Gipuzkoa)
Gizonezkoak
-
Ekhiotz Gonzalez (Bizkaia)
-
Markel Piris (Gipuzkoa)
-
Ander Rodriguez (Bizkaia)
-
Eneko Camara (Bizkaia)
KUMITE MODALITATEAN
55 kilotik beherako emakumeak
-
Uxue Lopez de Alda (Araba)
-
Leire Garcia (Bizkaia)
-
Irati Zulueta (Araba)
-
Diana Fernandez (Bizkaia)
61 kilotik beherako emakumeak
-
Iratxe Larrañaga (Bizkaia)
-
Irantzu Garcia de Garayo (Araba)
-
Joanna Perez (Gipuzkoa)
61 kilotik gorako emakumeak
-
Hirune Velado (Bizkaia)
67 kilotik beherako gizonezkoak
-
Julen Tamayo (Araba)
-
David Fraile (Araba)
-
Ander Pereiro (Bizkaia)
-
Odei Vazquez (Gipuzkoa)
75 kilotik beherako gizonezkoak
-
Jon Ibarra (Araba)
-
Jon Imanol Saenz (Bizkaia)
75 kilotik gorako gizonezkoak
-
Lander Orbea (Bizkaia)
-
Daniel Garcia (Bizkaia)
-
Cristian Gomez (Bizkaia)
-
Asier Callejo (Bizkaia)