ALBISTEAK

Euskararen Eguna ospatzen dabiltza han eta hemen

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko abe. 3a, 15:41

Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur eta Debagoieneko herri gehienetan izango dute gogoan eguna. Aretxabaletan, esaterako atzo egin zuten ekitaldia eta Aramaion eta ikastetxe askotan gaur goizean.

Aramaion, esaterako, kantuan egitera atera dira kalera eguneko zentroko nagusiak Alaiak erretiratuen taldearekin batera. Aramaioko kantuez gain, egunari zuzenean lotutako beste kantu pare bat aukeratu dituzte, propio, ekitaldi honetarako; Haurrak ikas zazue eta Guk euskaraz kantuak, esaterako. Herriko ikastetxean elkartu dira eta hango ikasleekin batera egin dute gero kantuan, soinu txikiaren doinuak lagunduta. 

Bailarako ikastetxeetan ere antolatu dituzte ekintzak gaurko eguna ospatzeko. Arizmendi ikastolako Olarte guneko ikasle txikiek, esaterako, txistorra mokadutxoa jan dute goiz erdian.

Aretxabaletan, ostera, atzo, ospatu zuten Ixotu euskeria! leloarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak