Komunikazioarekin lotutako sexismoaren inguruan gero eta kontzientzia maila handiagoa dago gizartean, eta gaiak gero eta presentzia handiagoa du. Egunotan egin dute sei orduko formakuntza berezia Bergarako Miguel Altuna ikastetxean, Udalak lagunduta. Emuneko berdintasun teknikari Iraitz Agirre aritu da zeregin horretan, Oihana Jausoro lankidearekin batera. Askotariko gogoetak eta adibideak eman ditu Hemen Debagoiena saioan egindako elkarrizketan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.