Euskalduna izan zuten zapatuan aurkari, eta eguraldiak zein zelaiaren egoerak guztiz baldintzatu zuen norgehiagoka. Lehen zatian indarrak parean izan arren, aurretik egin zuten bergararrek aldageletarako bidea (1-0). Bigarren zatian, ordea, nagusi izan ziren, eta hiru gol gehiago sareratu zituzten epaileak azken txistua jo zuenerako (4-0). Eibarren aurka jokatuko dute asteburu honetan, Unben.