Denboraldi honetan talde bakar batek ere ez zekien zer zen Mondragon Unibertsitatea garaitzea. Domeka arratsaldean heldu zen, baina, sasoiko lehen porrota arrasatearrentzat. Uneren batean aurretik izan ziren arren, Campus Promete talde errioxarrak hamar puntuko aldeaz (69-79) menperatu zuen Iñaki Ogararen taldea, "banakako jokaldietan eta errebotean nagusi" izan ostean. Galdu arren, sailkapenaren lehen postuari eusten diote, Askartza Claret taldearekin berdinduta. Astebeteko atsedenaren ostean, Iturripen bertan itzuliko dira lehiara Barakaldoko Paules Galtzagorri taldearen aurka.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.