Karateko, Muay Thai-ko, judoko eta Jiu-jitsu brasildarreko teknikak uztartzen dituen arte martziala da kudoa. Txapelketei begirako teknifikazio eta talde entrenamendu gisa, Estatuan bi topaketa egiten dira urtean; asteburuan Bergaran egin dute horietako bat. 2022ko maiatzean Japonian jokatuko den Munduko Kudo Txapelketa prestatzea helburu, erkidego desberdinetako kudokak hurbildu ziren topaketara; baita, antolatzaileen harridurarako, nazioarteko kirolariren bat edo beste ere. Hona Harmailatik saiorako egindako erreportajea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.