Espainiako Kopa eta, honenbestez, denboraldia amaitu berri, Harmailatik saioan izan ziren Haizea Oses arrasatearra eta Irati Guenetxea aretxabaletarra. Kirol eskaladaren xehetasunez, egunerokoaz, emaitzez eta bizipenez aritu ziren hizketan, besteak beste. Gazteak izan arren, argi dute: "Sakrifizio handia eskatzen digu eskaladak, eta emaitzetatik harago, eskalatzen jarraitzea nahi badugu ezinbestekoa zaigu gozatzea, bizipenak baloratzen jakitea". Hona Xabier Urzelairekin izandako solasaldia.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.