Greba hasi dute Debagoienako Ospitaleko anestesistek

Ainhoa Arana 2021ko aza. 29a, 16:29

Hitzarmenak jasotzen dituen baldintzak betetzeko eskatu dute gaurko agerraldian.

Greba mugagabea hasi dute gaur Debagoieneko Ospitaleko anestesistek. "Baldintza txarretan" lan egiten dutela eta lanez gainezka daudela salatu dute. Espezialista gehiago behar dituztela ere nabarmendu dute, langile batzuk lanaldi murriztua omen dute eta ordu gehiago egiten dutela lan, ahalik eta zerbitzu onena eman nahian. Horrez gain, lan eta guardia-egutegia bi hilabete lehenago izateko eskubidea dutela aldarrikatu dute eta orain arte ez dutela izan. 

Zerbitzu minimoak eskaintzen arituko dira greba amaitu arte eta, ondorioz, erabiltzaileek aldaketak izan ditzakete beraien hitzorduetan. Gaur, adibidez, pare bat ebakuntza atzeratu behar izan dituzte, baina premiazko zerbitzuetan ez dira aldaketak nabariko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak