Ireki da Durangoko Azokara joateko erreserbak egiteko aukera

Jon Irizar Aranguren 2021ko aza. 29a, 12:19

Landako Gunea herritarrez lepo, 2019ko artxiboko irudi batean.

2020ko geldialdiaren ostean, abenduaren 4tik 8ra kulturzaleek Durangoko Azokaz aurrez aurre gozatzeko aukera izango dute berriz ere. Landako Gunera zein Plateruenara sartzeko, baina, nahitaezkoa izango da erreserba egitea; ireki berri da gonbidapenak eskuratzeko aukera. Esteka honetan egin litezke erreserbak: durangokoazoka.eus/eu/erreserbak

Pasa den astean Goienak iragarri bezala, Durangoko Azokaren 56. edizioak osasun-neurrietara egokitutako berezitasun bat izango du: Landako Gunera zein Plateruenara sartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea.

1.200 bisitariko eta ordu eta erdiko bost txanda egokitu dira gune nagusian egongo diren 990 nobedadeak eskuratzeko; zehazki, goizeko 10:00an irekiko dira egunero ateak, eta 20:00ak arte egongo dira bisitariak barruan. Izen-emate bakoitzean gehienez 4 sarrera eskuratu ahal izango dira, baina egun zein txanda desberdinetarako hartu litezke gonbidapenak. 

Plateruenari dagokionez, hamar kontzertu egingo dira eguneko, eta tartean izango dira, besteak beste, bailarako 10 talde. Kasu honetan ere nahitaezkoa da erreserba egitea, eta Landako Guneko izen-emate oinarriak mantenduko dira, berezitasun batekin: kontzertu bakoitzerako modu soltean eskuratu beharko dira gonbidapenak.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak