Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko eguna izan zen atzo. Euskal Herri mailan 112 emakume eta 11 ume hil ditu indarkeria matxistak, 2003a ezkero. Biolentzia matxistaren espresiorik larriena da zalantzarik gabe, baina bestelako biolentziak ere badaude, eta biolentzia estruktural hori salatzeko askotariko herritar batu dira elkarretaratzeetan. Abusuak jasaten dituzten biktimen inguruan egin dugu berba Garbiñe Agiriano. Psikologoa da Udalaitz zentro medikoan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.