Defentsa oinarri, denboraldiko laugarren garaipena Kanpanzar Arrasaterentzat

Jon Irizar Aranguren 2021ko aza. 23a, 13:00

Kanpanzar Arrasate eta Bilboko Valtecsa aritu ziren nor baino nor gehiago zapatu arratsaldean Mojategiko soropilean. Julen Barrutia entrenatzaileak "intentsitate falta" izan zutela adierazi arren, defentsa "oso onaren" eraginez markagailua alde izan zuten hasieratik zuri-moreek. 30 eta 7koarekin amaitu zen norgehiagoka, eta Euskal Ligako hirugarren postuari eusten diote arrasatearrek. Datorren astean Errioxan dute zita, Logroñoko Domiberia-ren aurka neurtuko baitituzte indarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak