HEMEN DEBAGOIENA

Itxaro Artola: "0-12 urteko haurrekin harremana duten helduei zuzenduta dago 'Haurren aurrean, helduok heldu' ekimena"

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko aza. 19a, 12:17

Ate joka dugu Haurren aurrean, helduok heldu ekimena. Astelehenean abiaraziko da Euskaltzaleon Topaguneak proposatutako dinamika, eta azaroaren 22tik abenduaren 5era bitartean egingo dute Euskal Herri osoko 80 herritan. Horien artean dira Arrasate, Oñati, Bergara, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Aramaio.

Zer den, zein helburu dituen eta prestaketa lanak zertan diren azaldu digute Geike Arrasateko Itxaro Artolak eta Oñatiko euskara teknikari Xabier Zabaletak. Hizkuntza-praktikak aldatzeko helburuarekin burutzen diren antzerako aktibazio ekimenen inguruan herritarrek emandako iritziak ere jaso dituzte Hemen Debagoiena saioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak